‘Palestina eta ekialde hurbila sutan (2023-2024). Urtebeteko kronika Euskal Wikipedian’ liburuaren maketazioa, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearentzat (EWKE), Iñaki López de Luzuriagak zuzendua.
—
Azalaren diseinua Kote Camachorena da.
—
Urte harrigarriak bizi ditugu, aztoragarriak, mundua erotu ote da? Ekialde Hurbileko gatazka ez zen 2023ko urriaren 7an hasi, hamarkadak zituen palestinarren kontrako genozidioak. Egun horretan, berriz, eskalada militar latz baten lekuko izaten hasi ginen. Wikilariak, orduan, lanera jarri ginen, ugaldu egin ziren artikuluak eta, lan horretatik, wikiliburu hau sortu da. Euskal Herritik eta euskaraz.
—
Editorial